Izotz hockeya
Txuri Urdin Kopako finalean sartu da
EITB MEDIA
Donostiarrek Quimeras Valdemoro taldea kanporatu dute finalerdietan, eta Majadahonda izango dute aurkari igande eguerdian jokatuko duten final handian.
Txuri Urdinek Kopako finala jokatuko du igande honetan, 12:30etik aurrera, finalerdietan Quimeras Valdemoro taldeari 4-1 irabazi ostean.
Donostiarrek Majadahonda izango dute aurkari, Ligako finaleko aurkari bera, talde madrildarrak Milenio Pantherri gailendui baitzaio 6-1 beste finalerdian.
Txuri eta Valdemororen arteko finalerdia donostiarren kontrolpean izan da uneoro. Gipuzkoarrak boladan dira, Liga irabazi berri dute historian lehen aldiz.
Cecilia López neurketako jokalari onena izan da. Txuriren lau goletatik hiru berak egin ditu.
Bigarren zatiaren amaieran, Txuri 2 eta 0 izan da aurretik eta norgehiagoka erabaki duten beste bi golak hirugarrenean egin dituzte.
Final handia aurreikusten da, denboraldiko bi talde indartsuenen artean. Majadahondak, gainera, errebantxa gogoa du, Liga donostiarren aurka galdu ostean.