Itxi

ATLETISMOA

Aritz Egeak irabazi du Espainiako lehen Ultra Trail Txapelketa

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoarrak bigarren egin du Penyagalosako 60 kilometroetan, eta, horri esker, Espainiako Ultra Trail txapelketako lehen irabazlea da.

Aritz Egea. Irudia: EITB Media.

Aritz Egeak Espainiako lehen Ultra Trail txapelketa irabazi du, Penyagolosako 60 kilometroetan bigarren postuan amaitu ondoren. Azken proba honetan Kevin Vermeulen frantziarra nagusitu da, 5 ordu, 20 minutu eta 15 segundoko markarekin. Gipuzkoarrak 24 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko. 

Lasterketaren amaiera oso estua izan da. Azken 3 kilometroetan, Vermeulen eta Egea parean ibili dira. Urretxuarra aurrera egiten saiatu da, baina frantziarrak indar gehiago izan du eta azken txanpan gehiago izan da. Egea, Ingeniaritza elektronikoan doktorea eta Mondragon Unibertsitatean irakaslea, egindakoa ospatzen sartu da helmugan.

"Azken igoeran Vermeulengandik urruntzen saiatu naiz, baina ez dut distantzia nahikorik lortu eta bera indartsuago ibili da azkenean. Lasterketa bikaina izan da, oso pozik nago", esan du Egeak.

Beroa saihesteko eta korrikalariak babesteko, lehiaketako antolatzaileek goizeko 6etan planifikatu zuten lasterketa. Hala ere, hotza izan da arazoa: 0 gradu inguruko tenperatura eta haizea izan dira goizetik. 

Bideoak (2)

Audioak (1)