Itxi

Bizikleta

Zuberok irabazi du Titan Deserteko bigarren etapa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lemoako txirrindularia esprintean gailendu da Marokon jokatzen ari den lasterketan.

Julen Zubero, Titan Deserteko 2. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @TitanDesert

Julen Zubero (Krypteia) esprintean nagusitu da Skoda Titan Desert lasterketako bigarren etapan, Marokoko Merzouga eta Ksar Jdaid herrien artean 102 kilometroko ibilbidea egin ondoren.

Gizonezkoen jardunaldia tropelean erabaki da berriro, hamar bat txirrindulariko esprint murriztuan. Julen Zubero Konny Looser suitzarra eta Francisco Herrero espainiarra baino azkarragoa izan da. Halere, Herrerok sailkapen nagusiko liderraren elastiko gorriarekin jarraitzen du.

Emakumezkoetan, berriz, Vera Looser (Tamayo Team) izan da azkarrena. Anna Ramirez (KH-7) espainiarrak ezin izan du Namibiako txirrindularia garaitu.