Itxi

Zozketa

Bidasoa Irun-Granollers eta Barça-Logroño, Asobal Kopako finalerdiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bidasoak eta Granollersek ekainaren 4an jokatuko dute, 20:00etatik aurrera, eta finala ekainaren 5ean jokatuko da, 20:00etan. Partida guztiak Zaragozan izango dira.

Bidasoa Irun-Granollers, finalerdietan. Argazkia: Efe.

Bidasoa Irun taldeak Fraikin BM Granollers izango du aurkari Sacyr Asobal Kopako 32. edizioko finalerdietan. Beste kanporaketan, aldiz, Bartzelona eta BM Logroño izango dira aurrez aurre. Lehiaketa edukieraren 100 %arekin jokatuko da, azken bi urteetan, pandemiaren ondorioz, ikusle kopuru murriztuarekin jokatu ostean.

Asobal Kopako zozketa ostegun honetan egin dute, Zaragozan, eta txapelketa bertan jokatuko dute ekainaren 4tik 5era.

Zozketan bi serieburu izan dira, txapelketako lehenengo itzuliko lehenengo eta bigarren sailkatuak, hau da, Bartzelona eta Bidasoa Irun.

Kataluniarrak faborito dira, azken 10 edizioak eurek irabazi baitituzte.

Hamar urte horitan, finalerdietan dauden hiru taldeen aurka jokatu dute -Fraikin Granollers (3), Bidasoa Irun (2) eta Logroño La Rioja (1), baina guztietan kataluniarrak gailendu dira.

Egutegia

Larunbatean, ekainak 4, Barça-Logroño izango da jokatuko den lehen finalerdia, 17:45ean. Bigarrena, Bidasoa Irunen eta Fraikin Granollersen artekoa, 20:00etan jokatuko da, telebistek ordena aldatzea erabakitzen ez badute.

Finala iganderako aurreikusita dago, ekainak 5, 18:00etatik aurrera. Sarrerak eta abonuak  salgai daude dagoeneko, 15 eta 25 euro arteko prezioan.

Albisteak (3)