Itxi

Maiatzaren 29an

XXI Zegama-Aizkorri lasterketa zuzenean emango dute igandean ETB1en eta eitb.eus-en

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Probak mendi lasterketetako korrikalaririk onenak bilduko ditu. Ibilbide teknikoa izango du, oso gogorra, eta zortzi orduko denbora muga.

Zegama-Aizkorri igandea, maiatzak 29, korrituko da. Irudia: EITB Media.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute Zegama-Aizkorri mendi lasterketako XXI. edizioa, igande honetan, maiatzak 29, egungo mendi korrikalari onenekin. Lasterketa puntuagarria da 2022ko Golden Trail World Series txapelketan.

Lasterketa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en streaming bidez eta ETB1en, 8:45etik aurrera. eitb.eus bidez oso-osorik eskainiko da lasterketa, ETB1en, berriz, emanaldiak etena izango du 9:45ean, eta berriro itzuliko da zuzeneko emankizunera ordubete geroago, 10:45ean. Ordubeteko tarte horretan emisioak ETB4ra egingo du paso.

Zegama-Aizkorrik mendi ertaineko ibilbidea du Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan barrena, eta Euskal Autonomi Erkidegoko lau mendi altuenetarikoak igoko dituzte: Aratz, Aizkorri, Aketegi y Aitxuri.

Ibilbide gogorra

Ibilbide teknikoa da, eta zailtasun handikoa. 5.472 metroko desnibel metatua du, eta 42,195 kilometroko luzera. Zortzi orduko gehieneko epea dute parte-hartzaileek lasterketa bukatzeko.

Albisteak (1)