GOLFA
Rahm, Memorial torneoko hamargarrena, eta Ciganda, hogeita zortzigarren Estatu Batuetako Irekian
EITB MEDIA
Barrikako jokalariak -4ko emaitzarekin bukatu zuen. Iruindarrak, aldiz, +5ekin itxi zuen bere parte-hartzea.
Jon Rahm, munduko bigarren golf-jokalari onenak, Memorial torneoko azken jardunaldiko hamargarrena da. Ekainaren 2tik 5era lehiatu da Dublinen. Barrikako jokalariak txapelketako txartelik onena eman zuen (-3). Horrela, bere partaidetza -4 batekin itxi zuen.
Bestalde, Carlota Ciganda Estatu Batuetako Irekiko hogeita zortzigarrena izan da. Emaitzei dagokienez, Iruñeako golflariak +5ekin itxi zuen bere partaidetza.