GOLFA
Linn Grant, gizonezkoen Europako golf zirkuituko proba bat irabazi duen lehen emakumea
EITB MEDIA
Golf-jokalari suediarrak bereganatu du DP World Tourrerako balio duen Eskandinaviako txapelketa mistoa, Henrik Stenson herrikideari bederatzi kolpeko aldea aterata.
Linn Grant suediarra Tylösandeko (Suedia) Halmstad klubean jokatu den Eskandinaviako txapelketa mistoan gailendu da. Hori horrela, gizonezkoen DP World Tour txapelketarako baliagarria den lehiaketa bat irabazten duen lehen emakumea bihurtu da.
22 urteko golf-jokalariak 264 kolperekin (24 parraz azpitik) eta 66, 68, 66 eta 64ko lau itzuli eginda irabazi du Halmstaden. Gainera, zortzi birdie ere sinatu ditu, akatsik gabe.
Linn Grantek bederatzi kolpeko aldea atera die Henrik Stenson eta Henrik Warren lehiakideei, bigarren postuan geratu direnei. Txapelketa honetan, emakumeen lehen jaurtiketa egiteko gunea gizonezkoena baino aurreratuagoa egon da zulo bakoitzean.