Igeriketa egokitua
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan bizkar erako 100 metroko proban
EITB Media
Euskal igerilaria bigarren izan da diziplina honetako finalean. Griswoldek lortu du urrezko domina eta Carlomagnok, brontzezkoa.
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du igeriketa egokituko Munduko Txapelketan Funchalen (Madeira, Portugal) bizkar erako 100 metroko proban. Euskal igerilaria bigarren izan da 1:07.92ko markarekin.
Iñigo Llopisek irteera ona egin du, eta Griswolden atzean kokatu da hasieratik. Estatubatuarrarekiko +2.18ko desabantailarekin egin dio aurre Llopisek itzuliko luzeari, baina Pipo Carlomagno argentinarrarekiko 0.46ko abantailarekin. Iñigok hobera egin du probaren bigarren zatian eta bigarren amaitu du. Griswold izan da txapelduna 1:03.82ko marka eginda; Llopis, bigarren (1:07.92); eta Karlomagno, hirugarren, 1:10.91ko markarekin.