Kargatzen...
Itxi

Eskubaloia

Super Amara Bera Berak izena eman du EHFren Europa Ligan

EITB Media

Leer en Castellano

EHF European League Women 2022-2023 txapelketan parte hartzeko dokumentazioa igorri du Bera Berak.

Super Amara Bera Berako jokalariak, ligako titulu ospatzen. Argazkia: EITB Media

Super Amara Bera Berak izena eman du EHFren Europa Ligan, klubak astearte honetan (ekainak 21) jakinarazi duenez. Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna hirugarrenez jarraian lehiatuko da kluben arteko Europako bigarren txapelketa garrantzitsuenean.

EHFren Europa Ligan izena emateko epea ekainaren 28an amaitzen da, eta Super Amara Bera Berak izapide administratiboak bete ditu, besteak beste, EHFn 15.000 euroko fidantza ordainduta.

Albisteak (3)