II. edizioa
Elgezabal eta Virginia Berasategi, Bilboko Triatloiko irabazleak
Erredakzioa
Gernikako kirolaria izan da nagusi gizonezkoen mailan 4 ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda. Emakumezkoen mailan, bilbotarra nagusitu da 4 ordu, 37 minutu eta 23 segundoko marka eginda.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larubat honetan Bilboko Triatloiaren II. edizioa egin da Bizkaiko hiriburuan eta jende asko gerturatu da ibilbidera parte hartzaileei animoak emateko.
Bi kirolari bizkaitar nagusitu dira Bilboko proban. Gizonezkoen mailan Mikel Elgezabal izan da garaile 4 ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda. Minutu eta 13 segundoko aldea atera dio bigarren izan den Fernando Gomezi eta irabazlearengandik minutu eta 41 segundora iritsi da Fraser Cartmell.
Emakumezkoen mailan, Virginia Berasategi bilbotarra izan da irabazlea 4 ordu, 37 minutu eta 23 segundoko markarekin. Bigarren postua Maider Gaztañagarentzat izan da.
Gizonezkoen mailako sailkapena:
1. Mikel Elgezabal 4:11:53
2. Fernando Gomez +1:13
3. Fraser Cartmell +1:41