Masters 1.000
Nadalek garaipena lortu du Erromako txapelketan
Erredakzioa
Manacorreko tenislariak 7-5 eta 6-3 irabazi dio Novak Djokovici Masters 1.000 honetako finala. Garaipen honekin munduko sailkapeneko bigarren postua berreskuratu du espainiarrak.
Rafael Nadal izendatu da Erromako Master 1.000 txapelketako irabazle finalean Novak Djokovici 7-5 eta 6-3 irabazita. Garaipen honekin, Nadalek munduko sailkapeneko bigarren postua berreskuratu du eta ondorioz, Roland Garrosen ez da serbiarrarren aurka ariko 'ustezko finalera' arte.
Igandean jokatzekoa zen finala astelehen honetan jokatu da euriagatik. Nadalek bi ordu eta 21 minutu behar izan ditu Foro Italikoan Novak Djokovic gainditzeko. Txapelketa honetako erregea bera dela argi uzti du Manacorrekoak, zortzi aldiz jokatu baitu bertan eta seitan txapeldun izendatu baita.