PIRAGUISMOA
Maialen Chourraut, bosgarren Munduko Piraguismo Txapelketan
I. G. | EITB MEDIA
Bestalde, Joan Crespo donostiarra finalaren atarian geratu da ostiral honetan finalerdietarako txartela lortu ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maialen Chourrautek bosgarren postuan amaitu du emakumezkoen K1eko finala, Augsburgeko (Alemania) Munduko Piraguismo Txapelketetan.
Chourrautek brontzea lortu zuen Londresen 2012an, urrea Rion 2016an eta zilarra Tokion 2020an. Oraingoan 108.68 segundoko denbora egin du, zigorrik gabe, Ricarda Funk alemaniarrarengandik 7.54 segundora.
Zilarrezko domina Jessica Fox australiarrarentzat izan da, 102.45ekin. Brontzezko domina Elena Lilik alemaniarrarentzat, 103.99.
Bestalde, Joan Crespo donostiarra finalaren atarian geratu da ostiral honetan finalerdietarako txartela lortu ondoren.