Itxi

Eskubaloia

Malena Cavok eskuin belauneko meniskoa hautsi du Bera Beraren denboraldiaurrean

EITB Media

Leer en Castellano

Argentinako jokalariak hautsita du eskuin belauneko kanpoaldeko meniskoa eta ebakuntza egin beharko diote. Hilabete batzuk egongo da jokatu ezinda.

Malena Cavo, Super Amara Bera Berako jokalaria. Argazkia: @BalonmaBeraBera

Malena Cavo Super Amara Bera Berako jokalariak hautsita du eskuin belauneko kanpoaldeko meniskoa, ebakuntza egin beharko diote, eta hilabete batzuk egongo da jokatu ezinda.

Argentinarrak hirugarren denboraldia du ligako txapelduna den taldean, eta astelehen honetan (abuztuak 10), Gipuzkoako Poliklinikan egin dioten ekografian argi geratu da hautsita duela eskuin belauneko kanpoaldeko meniskoa, mediku txostenak adierazi duenez.

Bera Berak gaineratu du ebakuntza egin beharko diotela, baina oraindik ez du datarik zehaztu.

Albisteak (3)