Munich 2022
Jorge Pinedak Europako Txapelketako arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du
EITB Media
Basque Teameko arraunlariak finalera sailkatzea lortu du Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Veronica Rodriguez taldekideekin batera.
Jorge Pineda Basque Teameko kirolariak Europako Txapelketako arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du ostegun honetan (abuztuak 11) Munichen, taldekide izan dituen Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Veronica Rodriguezekin batera.
Pinedak eta haren taldekideek bosgarren amaitu dute "PR3 Mixed Coxed Four" modalitateko sailkatze proba, 8:19.42ko markarekin, Britainia Handia, Frantzia, Italia eta Alemaniaren atzetik.
Egindako lanarekin pozik azaldu da Pineda, eta, dagoeneko, finalean pentsatzen hasi da.