MUNICH 2022
Ziortza Isasik eta Tania Calvok ez dute finalerako txartela lortu Municheko Europako Txapelketan
EITB Media
Basque Teameko txirrindulariek ez dute jazarpeneko banakako proban dominengatik borrokatuko, onenen marketatik urrun geratu ostean.
Ziortza Isasi eta Tania Calvo ez dira Municheko Europako Txapelketetako banakako jazarpen probako finalerako sailkatu. Basque Teameko txirrindulariak, marka onenetatik urrun geratu dira eta ezin izango dute dominengatik lehiatu.
Ziortza Isasi, hamabosgarren izan da. 3 minutu eta 40 segundoko markarekin. Finalerako sailkatzeko postuak 15 segundora geratu zaizkio bizkaitarrari. Isasi pozik agertu da egindako lehiaketarekin, baina penatuta 3 minutu eta 40 segundoko langa behera ez botatzeagatik.
Bestalde, Tania Calvok hemeretzigarren postuan bukatu du, 3 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Arabarra ez da pozik azaldu txapelketetan lortutako emaitzekin.