Finalik gabe
Carlos Tobalina Municheko Europako Txapelketako pisu jaurtiketako finaletik kanpo
EITB MEDIA
Bere jaurtiketa onena 19,58 metrokoa izanik, ezin izan du pisu jaurtiketako finalerako sailkatu.
Carlos Tobalina zortzigarren izan da pisuko sailkapen-seriean eta bere jaurtiketa onena 19,58ko izanda, ezin izan du finalerako txartela lortu.
19,12 metroko lehen jaurtiketa batekin, sentsazio onekin eta akatsik gabe ekiteko balio izan diona, Castrokoaren bigarren jaurtiketa baliogabea izan da. Hirugarrenean 19,58 metrora iritsi da.
Finala jokatzeko, jaurtitzaileek, 21,15 metrora iritsi behar zuten edo 12 marka onenetako bat egin.