Kargatzen...
Itxi

MUNICHEKO EUROPAKO TXAPELKETA

Maitane Melero, hamazazpigarren 10 000 metroko finalean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarrak 33:46.71ko marka egin zuen Yasemin Can irabazlearengandik urrun (30:32.57).

Maitane Melero (argazkiaren erdian), lasterketan. Argazkia: EFE

Yasemin Can turkiarrak 10 000 metroko proba irabazi zuen Munichen jokatzen ari diren Europako Txapelketetan astelehen gauean, eta, hala, urrezko domina bereganatu zuen bigarrenez proba horretan, 2016an Amsterdamen lortutakoaren ondoren. Bere aldetik, Maitane Melero nafarrak hamazazpigarren amaitu zuen lasterketa.

Iruindarrak, egungo Espainiako txapeldunak eta 2018ko Europako Txapelketan zortzigarrena izandakoak, 33:46.71 denbora behar izan zuen lasterketa amaitzeko, azken irabazlearengandik urrun (30:32.57).

Hasiera bateko estrategia eta erritmo egonkorraren ondoren, laugarren kilometroan hautsi zen lasterketa, eta faboritoen taldea lau kidera murriztu zen: Yasemin Can, Eilish McColgan britainiarra, Konstanze Klosterhalfen alemaniarra eta Lonah Salpeter israeldarra.

Canek zazpigarren kilometroan egin zuen erritmo aldaketari arerioek ezin izan zioten erantzun, eta turkiarrak, pixkanaka-pixkanaka, aldea ireki zuen.

Azkenean, Canek lortu zuen garaipena, Eilish McColgani bederatzi segundo aterata, duela gutxi Commonwealtheko Jokoak irabazi dituenari. Hirugarren Lonah Chemtai Salpeter israeldarra izan zen, Eugeneko azken Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuena eta 2018ko Berlingo Europako Txapelketan 10 000koa irabazi zuena.

Albisteak (4)