Itxi

MUNICH 2022

Asier Martinez, Europako txapeldun 110 metroko hesidun proban

EITB Media

Leer en Castellano

Nafarroakoak urrezko domina lortu du Europako Txapelketan, 110 metroko hesidun proban garaipena erdietsita, 13,14 segundoko markarekin. Milaren bakarragatik hartu du mendean Martinot-Lagarde.

Asier Martinez, helmugako marran bigarren izan den Martinot-Lagarderekin. Argazkia: EFE

Asier Martinez 110 metroko hesidun probako Europako txapelduna da. Asteazken honetan (abuztuak 17), urrezko domina zintzilikatu du Munichen garaipena lortu ostean.

Nafarroakoa 13,14 segundoko markarekin nagusitu da finalean, eta milaren bakarragatik hartu du mendean bigarren izan den Pascal Martinot-Lagarde frantziarra. Beste frantziar bat, Just Kwaou-Mathey, izan da hirugarren, 13,33 segundoko markarekin.

Finalean, Asier Martinez laugarren kaletik aritu da, eta, irteeran, 0.149ko erreakzioa izan du. Martinot-Lagarderekin izan duen lehia oso estua izan da, eta helmugako marraren gainean erabaki da irabazlea. Martinezek milaren bategatik irabazi dio Pascal Martinot-Lagarderi.

Gainera, Europako Txapelketa irabazteaz gain, Zizur Nagusiko kirolariak bere markarik onena (13,14) lortu du Munichen.

 

Albisteak (3)