Munich 2022
Zilarrezko domina Higinio Riverorentzat Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban
EITB Media
Basque Teameko palista bigarren izan da finalean eta zilarrezko domina eskuratu du. Tamas Juhasz izan da txapelduna eta Norberto Mouraok amaitu du hirugarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Higinio Riverok zilarrezko domina bereganatu du Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban. Bilbokoa (BIzkaia) irabazlearekiko segundo batera geratu da finaleko sailkapen nagusian.
Tamas Juhaszek lortu du garaipena eta Europako txapelduna da. Hungariarrak 53.948 segundoko marka egin du. Higinio Rivero (55.159) bigarren izan da irabazlearekiko segundo bakarrera. Hirugarren postuan amaitu du Norberto Mouraok (55.472). Riverok hiru hamarrenengatik gainditu du portugaldarra.