MUNICH 2022
Aitor Gorrotxategi, hamahirugarren 1000 metroko K1 proban
EITB MEDIA
Irundarra laugarren izan da B finalean 3:39.179 segundoko markarekin eta sailkapen nagusiko hamahirugarren postuan izan da. Balin Kopasz da Europako txapelduna.
Aitor Gorrotxategi irundarra 13. sailkatu da Europako Txapelketetako Kayakeko 1000 metroko proban. B finalean parte hartu du eta 3:39.179ko markarekin, bere txandako laugarrena izan da. 2018an, Belgradoko Europako Txapelketan, K4 proban, brontzea lortu zuen.
Final nagusiko irabazlea Balin Kopasz hungariarra izan da, 3:29.898 markarekin. Zilarrezko domina, berriz, Fernando Pimenta portugaldarrak bereganatu du, 2 segundo beranduago helmugaratuta. Azkenik, brontzezko domina Artuur Peters belgikarrarentzat izan da; Kopaszengandik 2,5 segundora sartuta.