Itxi

MUNICH 2022

Zilarra lortu du Iñigo Peñak Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban

A. B. R | EITB Media

Leer en Castellano

Zumaiarrak Francisco Cubelos palistarekin batera osatu duen bikotea bigarren helmugaratu da Alemania garailearen atzetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Peñak zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban. Basque Teameko palistak Francisco Cubelosekin batera osatu du bikotea, eta Alemania garailearen atzetik helmugaratu da.

Peña eta Cubelos hasieratik egon dira podiumetako postuetan. Alemaniarren erritmoa jarraitu ezinda, Italiarekin eta Hungariarekin jokatu dituzte dominak. Lehia lasterketaren bigarren erdian hautsi da; zumaiarrak aurrera egin du bere kidearekin batera, eta beste bi bikoteak atzean utzita, bigarren postua lortu dute 3:14.505ko markarekin. Urrea alemaniarrentzat (3:13.812) izan da eta brontzea italiarrentzat (3:15.062).

1000 metroko K2 proban irabazitako domina bigarrena da Peñarentzat Municheko Europako Txapelketan, bigarren postua lortu baitzuen 1000 metroko K4 lasterketan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)