Itxi

Errugbia

Gernika Ohorezko Mailan lehiatuko da 2022-2023 denboraldian

EITB Media

Leer en Castellano

Azkenean, talde bizkaitarra maila gorenean egongo da datorren denboraldian. Mailaz jaitsi zen, baina helegitea aurkeztu zuen Alcobendasek jokalari bat legez kanpoko erabili zuelako, eta epaitegiek arrazoia eman diote.

Gernika Rugby Taldearen partida bateko irudia. Argazkia: @GernikaRT

Gernika Ohorezko Mailan lehiatuko da 2022-2023 denboraldian. Larunbat honetan (irailak 24) Kirol Diziplinako Batzorde Nazionalak ofizial egin du Gernika-Lumoko taldea maila gorenean mantenduko dela.

Gernika Rugby Taldea mailaz jaitsi zen, baina helegitea aurkeztu zuen Alcobendasek Gavin Gert Van den Berg jokalari hegoafrikarra legez kanpo erabili zuela argudiatuta. Kirol Arbitrajeko Tribunalak espedientea ireki zion Madrilgo taldeari eta Kirol Diziplinako Batzorde Nazionalaren ebazpenak baieztatu du Gernika-Lumoko taldeak Ohorezko Mailan jarraituko duela. Halaber, Alcobendas Ohorezko B Mailara jaistea ebatzi du.

2021-2022 denboraldia jaitsiera postuetan amaitu zuen Gernikak, baina Alcobendasen aurkako helegiteak aurrera egin eta epaitegien ebazpenak arrazoia eman dioteez, maila gorenean jarraituko du.

Errugbiko Ohorezko Mailako liga urriaren 1ean hasiko da eta egutegiaren zozketa irailaen 26an egingo da.

Iñaki Uriberen adierazpenak

"Azkenean justizia egin da, denbora asko itxaron behar izan dugun arren. Ilusioz gainezka gaude, baina denbora gutxi daukagu eta behar dena baino gehiago lan egitea tokatzen zaigu", adierazi dio Iñaki Uribe klubeko presidenteak EITB Mediari.

Kirol-zuzendaritzak Ohorezko B Mailan lehiatzeko taldea osatu du, baina, orain maila gorenean egongo den arren klubak ez du fitxaketarik egingo. "Aurrekontuak ez du gehiagorako ematen", esan du Uribek.

Gernikaren helburua mailari eustea izango da. "Bost eta zazpi talde egongo gara mailari eusteko borrokan sartuta, eta salbazioa da lortu behar dugun helburua", gaineratu du Iñaki Uribe presidenteak.

Albisteak (1)

Bideoak (1)