Itxi

MUNDUKO ERREKORRA

Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du Berlinen (2:01:09)

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

37 urteko atleta kenyarrak 30 segundotan hobetu du berak 2018an Berlinen lortutako munduko marka.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eliud Kipchogek maratoiko munduko marka berria ezarri du (2.01.09) igande honetan (irailak 25) Berlinen. Aurretik, kenyarra bera zen munduko markaren jabe, baina 30 segundo azkarrago osatu ditu 42 kilometro eta 195 metroak.

Kipchoge errekorreko erritmoan aritu da uneoro. 25. kilometrora arte, erbiek lagundu diote, eta Andamlak Belihu Etiopiako korrikalaria izan da erritmoari eutsi dion bakarra. Azken kilometroak bakarka egin ditu Kipchogek eta helmugan besoak altxatu ditu 2 ordu minutu bat eta 9 segundoko marka eginda. 2018tik, bera zen errekorraren jabe. Orduan Berlinen bertan ezarri zuen 2 ordu minutu bat eta 39 segundoko marka, 30 segundotan hobetu du hiri berdinean.

Bigarren postua Mark Korir kenyarrarentzat izan da 2:05:58ko markarekin eta hirugarren amaitu du Tadu Abate etiopiarrak (2:06:28), podiuma osatuta. Belihu indarra galtzen joan da, eta laugarren amaitu du.

2019. urtean Kipchogek 1:59:40ko marka lortu zuen, baina izan zituen baldintza bereziak zirela eta, errekorra baliogabetu egin zuten. 37 urterekin Eliud Kipchogek emaitza bikainak ditu maratoietan; 17 maratoi ofizialetan lehiatu da, eta 15 irabazi ditu; horietatik berezienak, Olinpiar Jokoetako bi urrezko dominak.

Albisteak (1)

Bideoak (2)