Itxi

Roland Garros

David Ferrerrek aise gainditu du Benoit Paire

Erredakzioa

Javeako tenislariak 6-3, 6-3 eta 6-2 gainditu du Benoit Paire frantziarra, eta hirugarren kanporaketa Youznhyren edo Haaseren aurka jokatuko du.

David Ferrer. Argazkia: EFE

Ferrerek, ATPko seigarren sailkatuak, 6-3, 6-3 eta 6-2 gainditu du Benoit Paire frantziarra, eta hirugarren fasea jokatzeko txartela lortu du.

David Ferrerrek Roland Garrosen 23. garaipena eskuratu du, eta aurten soilik lau norgehiagoka galdu ditu lurrezko pistan. Parisen bi garaipen lortu ditu eta ez du setik galdu.

Javeako tenislariaren aurkaria Robin Haase holandarren eta Mijail Youznhy errusiarraren arteko partidako garailea izango da.



Albisteak (1)