TITULUA BERRETSI DU
Verstappen, munduko txapeldun Suzukan irabazita
I. G. | EITB MEDIA
25 urteko herbeheretarrak bere 32. garaipena lortu du F1ean. Lasterketak amaiera zoro eta nahasian izan du, ez zirela txapelketako puntu guztiak banatuko baitzirudien.
Max Verstappen (Red Bull) herbeheretarrak Japoniako Sari Nagusia irabazi du igande honetan, Bat Formulako Munduko Txapelketako 18.a, eta munduko txapeldun izendatu da, iaz lortutako titulua berretsiz.
Verstappenek (25 urte) 32. garaipena lortu du F1ean (denboraldiko hamabigarrena), Sergio Perez taldekidearen eta Charles Leclercen (Ferrari) aurretik helmugaratuz. Azken hau bigarren helmugaratu da, baina pistatik irtetean postu bat irabazteagatik zigortu dute. Lasterketak amaiera zoro eta nahasian izan du, ez zirela txapelketako puntu guztiak banatuko baitzirudien.
PALMARESA
Lewis Hamilton (GBR) 2008, 2014, 2015, 2017, 2018, 2019 y 2020
Michael Schumacher (DEU) 1994, 1995, 2000, 2001, 2002, 2003 y 2004
Juan Manuel Fangio (ARG) 1951, 1954, 1955, 1956 y 1957
Alain Prost (FRA) 1985, 1986, 1989 y 1993
Sebastian Vettel (DEU) 2010, 2011, 2012 y 2013
Max Verstappen (NLD) 2021, 2022