Itxi

Roland Garros

Ferrerrek final-zortzirenetarako txartela lortu du

Erredakzioa

Javeako tenislariak aise gainditu du Mikhail Youznhy errusiarra (6-0, 6-2 eta 6-2), eta Roland Garroseko final zortzirenak jokatuko ditu.

David Ferrer. Argazkia: EFE

David Ferrer espainiarrak garaipen erraza eskuratu du Mikhail Youznhy errusiarraren aurka. Javeako tenislariak 6-0, 6-2 eta 6-2 gainditu du Youznhy eta final-zortzirenetarako sailkatzea eskuratu du. Errusiarrak partida oso kaskarra jokatu du, eta haserrea behin eta berriro azaldu du.

Final-zortzirenetan, Marcel Granollers eta Pual Henri Mathieu norgehiagokako garailea izango da David Ferrerren aurkaria.

Albisteak (2)