Zorrotzako Kiroldegian
10.000 metroko Europako Kopa, igande honetan Bilbon
Erredakzioa
Guztira, 25 herrialde egongo dira ordezkatuta Zorrotzako Kiroldegian egingo den proban. Taldeka, Italia eta Espainia dira faboritoak.
Igande honetan, 10.000 metroko Europako Txapelketa jokatuko da Bilbon, konkretuki, Zorrotzako Kiroldegian. Guztira, 25 herialdeko korrikalariak egongo dira ordezkatuta Bilboko proba honetan.
Gizonezkoen mailan, Espainiako eta Italiako selekzioak dira garaipena eskuratzeko faboritoak, baina Portugalek, Frantziak eta Britainia Handiak ere, maila handiko korrikalariak aurkeztuko dituzte. Emakumezkoen mailan, aldiz, Portugal da faboritoa. Britainia Handiak eta Turkiak ere talde onak dituzte.
Taldekako titulua eskuartzeaz gain, Helsinkiko Europako Txapelketarako eta Londreseko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko markak egitea dago jokoan; 27:45 gizonezkoetan eta 31:45 emakumezkoetan).