Golfa
Lydia Kok bereganatu du Wonjuko txapelketa eta Carlota Ciganda 30. izan da
Agencias | EITB Media
Ko nagusitu da Hego Koreako txapelketan, azken jardunaldi bikaina eginda. Cigandak 30. postuan amaitu du.
Lydia Ko izan da Wonjuko txapelketako irabazlea, azken jardunaldi bikaina eginda. Hego Korean jaiotako eta Zeelanda Berriko herritartasuna duen golf jokalariak 8 'birdie' eta 'bogey' bakarra egin zituen azken egunean, 65 kolperekin ibilbidea osatuta, eta -7ko txartelarekin bukatuta.
Kok 267 kolperekin amaitu du txapelketa, bigarren izan den Andea Lee estatubatuarrak baino lau gutxiagorekin. Irabazlearekiko bost kolpera, 272rekin, amaitu dute Hye-Jin Choi eta Hyo Jookim hegokorearrek, eta Lilia Vu estatubatuarrak.
Bestalde, Carlota Cigandak 30. postuan bukatu du 283 kolpeko markarekin, azken jardunaldian -2ko txartela aurkeztuta.