Itxi

GOLFA

McIlroyk irabazi du CJ Cup txapelketa; Rahm, laugarren, 3 kolpera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ipar Irlandako golf-jokalaria munduko sailkapeneko lehen postuan kokatu da; Barrikakoak, bere aldetik, bosgarren postuan jarraitzen du sailkapen berean.

Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

Rory McIlroy Ipar Irlandako golf-jokalariak bereganatu zuen CJ Cup txapelketa igande honetan, eta, bide batez, munduko sailkapeneko burura itzuli da Scottie Scheffler estatubatuarraren kaltetan. Jon Rahm bizkaitarrak, berriz, laugarren bukatu zuen, irabazlearengandik hiru kolpera.

McIlroyk 17 kolpe egin zituen parraz azpitik (-4 azken jardunaldian). Haren atzetik, Kurt Kitayama estatubatuarra (-16 guztira, -4 azken jardunaldian) eta K.H. Lee hegokorearra (-15, -3 igande honetan) kokatu ziren.

Sasoi bikainean eta FedEx Cup txapelketa irabazi berritan, McIlroyk kolpe bakarreko abantailarekin ekin zion igandeko jardunari, Kitayama, Lee eta Rahmen aurretik. Alabaina, Barrikakoak -2ko emaitza lortu ahal izan zuen igande honetan (lau birdie eta bi bogey), eta -14rekin itxi zuen bere ibilbidea, txapeldunarengandik hiru kolpera.

Rahm lider jarri zen ostiralean, parraz azpiko -9ko ibilbide gogoangarria osatu ostean, baina azkenean, McIlroy izan zen indartsuena Ridgelanden (Hego Carolina, AEB) jokatutako txapelketa horretan.

Albisteak (4)