Itxi

EUROPA LIGA

Bidasoak espero baino garaipen zailagoa lortu du HC Motorren aurka (26-22)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ukrainarrak trabatu egin zaizkio Jacobo Cuetarak zuzentzen duen taldeari, eta bidasoarrak hiru gol azpitik joateraino heldu dira.

Bidasoako jokalariak eta teknikariak garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

Bidasoa Irunek bere bigarren garaipena lortu du astearte honetan Europako Ligan, bere multzoko lehen postuetan egonkortzen duena, HC Motor ukrainarra mendean hartzeko uste baino ahalegin handiagoa egin ostean (26-22).

Ekialdeko taldea zen Bidasoaren azken partidetan emaitza kaskarrak iraultzeko aukera, baina kantxan talde indartsua zela erakutsi du, eta maila goreneko lehiaketaren erritmora egokitzea baino ez zaio falta.

Etxekoek ez zuten kanporaketen faserako sailkapenean aurrerapauso nabarmena emateko aukera galdu nahi, defentsan ondo hasi dira, baina sei metrotatik egindako jaurtiketekin ez dute asmatzerik izan, eta gainera Komokekin eta zutoinekin topatu dira etengabe.

Dariel Garcia kubatarrak, defentsa aurreratu gisa, ez dizkie gauzak zaildu ukrainiarrei. Bidasotarrak txikiak egiten ziren heinean hazten ari zen kanpoko taldea, eta hiru gol behera joateraino heldu dira horiak (8-11). Alarmak piztu dira orduan Artalekun, garaipena ez zegoelako batere argi, Irungo zazpikoaren lehen denbora kaskarraren ostean.

Jacobo Cuetararen taldeak bigarren zatian hobera baino ezin zuen egin, erasoko konponbideak bilatzen saiatu da eta bost minututan berdinduta zeukan neurketa.

Artaleku zortzigarren jokalaria bihurtu da eta bere taldeak behar zuen energia puntua eman du, Azkuek eta Miticek gola aurkitu dute eta atzean Dariel eta Zabala, orain bai, bikain aritu dira defentsan, nekea nabaritzen hasia zen Motor bati hutsune guztiak itxiz.

Zaporiyiako taldeak erresistentzian amore eman du neurketaren azken laurdenean, Bidasoa garaipenaren bila joan da eta, oraingo honetan bai, erabat kontzentratuta. Azkenean, atsedenaldian espero zitekeena baino gutxiago sufritutako garaipena lortuz.

 

Fitxa teknikoa:

26 - Bidasoa- Irun: Medhi (Jakub), Zabala (1), Asier Nieto (4), Azkue (6), Mitic (5), Cavero (3, 1 de pen.), Aginagalde (2), Ugarte (1), Matheus Da Silva, Víctor Rodríguez (3), Tesoriere, Dariel García (1), Furundarena, Gorka Nieto, Julen Mujika.

22 - HC Motor: (Komok (Chodinov), Kubatko (3), Carlos Molina, Tiutiunnyk (5), Kravtxenko (1), Kasai (1), Blyzniuk (1), Andjelic (3), Denysov (1), Horiha (5), Turchenko (2 de pen.), Horovyi, Truchanovicius, Komok, Tomashevskyi, Osadchyi.

Markagailuak bost minuturo: 2-2; 2-2; 4-5; 5-8; 7-9; 9-12- atsedenaldia- 12-13; 16-15; 20-16; 23-18; 25-21; 26-22.

Epaileak: Miklos Andorka eta Robert Hucker (Hungaria). Hiru kanporaketagatik Turchenko egotzi dute (36. min). Dariel García, Zabala (2), Tesoriere, Tiutiunnyk eta Horiha kanporatu dituzte.

Albisteak (3)