Roland Garros
Sharapovak Paris konkistatu du
Erredakzioa
Maria Sharapova errusiarrak Roland Garros irabazi du aurrenekoz. Siberiako tenislariak Sara Errani 6-3 eta 6-2 hartu du mendean finalean.
Maria Sharapova errusiarrak Roland Garros irabazi du gaur aurrenekoz. Siberiako tenislariak Sara Errani 6-3 eta 6-2 hartu du mendean finalean.
Parisen garaipena lortu duen hirugarren tenislari errusiarra izan da, Anastasia Myskinak 2004an eta Svetlana Kuznetsovak 2009an gauza bera egin ostean.
Finalak 89 minutuko iraupena izan du eta neurketa ixteko hirugarren aukera aprobetxatu du Siberiako tenislariak. Italiako jokalariak bere sakea bost aldiz galdu du, baina onena eman du amaierara arte. Horrela, Sharapovaren garaipena bi aldiz saihestu du, horietako batean puntua dejada ikaragarri bat eginez irabazi du.
Roland Garrosekin 27 titulu pilatu ditu Sharapovak dagoeneko. Aurten Sttugart eta Erroma irabazi ditu eta Parisekoa hirugarren garaipena du. Horrela, errusiarra WTAko lehen postura itzuliko da astelehenean ofizialki, lau urte geroago. Grand Slameko laugarren titulua du Sharapovak (Wimbledon 2004, US Open 2006 eta Abierto de Australia 2008). Grand Slama lortzen duen hamargarren tenislaria da.