Kargatzen...
Itxi

Lesioa

Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda

EITB Media

Leer en Castellano

Otsagabiako aizkolariak min hartu zuen mendian zebilela, eta hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu.

Iker Vicente, aizkolaria. Argazkia: EITB Media

Iker Vicentek hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabete eman beharko ditu lehiatu gabe. Otsagabiko aizkolariak mendian zebilela hartu zuen min. Ondoren, frogak egin zizkioten, eta medikuek haustura baieztatu zuten.

Larunbat honetan (abenduak 3) makuluekin agertu da Arantzan (Nafarroa), Donato Larretxearen omenaldian. Nafarrak azaroaren 20an irabazi zuen Bigarren Mailako Euskal Herriko Txapelketa.

"Aurreko igandean mendian nintzela orkatila bihurritu nuen, bi lotailu hautsita dauzkat, eta beste bat erdi hautsita. Orain lesio honekin gelditu beharra daukat bi edo hiru hilabetez. Pixkanaka errehabilitazioarekin hasiko naiz, eta ea nola doan", adierazi dio Iker Vicentek EITB Mediari.

 

Bideoak (3)