FITXAKETAK
Bera Berak Elke Karstenen eta Marie Louisen fitxaketak iragarri ditu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi jokalariak Bourg de Péage Drome taldeko kide ziren. Argentinarra gipuzkoako taldera itzuliko da hiru urte geroago.
Super Amara Bera Berak hiru urte geroago Donostiara itzuliko den Elke Karsten hegaleko argentinarra eta Marie Louis frantziarra fitxatu ditu.
Biak Frantziako Bourg-de-Péage Drome taldeko jokalariak ziren. Frantziako maila gorenean zegoen taldea, baina finantza arazoak direla eta, txapelketa utzi du. Bertako bi jokalariek azkar aurkitu dute lekua Guerreras Ligako egungo liderrean.
Karsten (27 urte) 2019an atzean utzi zuen Gipuzkoako hiriburura itzuliko da.