Itxi

ESKUBALOIA

Anaitasunak Ademar hartuko du Errege Kopako hirugarren kanporaketan

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Partida bakarrera jokatuko da, martxoaren 15ean, nafarren pistan.

Eduardo Fernandez, Anaitasunako jokalaria. Argazkia: EFE

Astearte honetan zozketatu dira Errege Kopako hirugarren kanporaketako norgehiagokak, eta Helvetia Anaitasunari eta Ademar Leon hartzea egokitu zaio.

Kanporaketa guztiak partida bakarrera jokatuko dira, martxoaren 15ean, asteazkenean, aurreko denboraldian okerren sailkatu zen taldearen pistan.

Honako hauek dira lehiaketaren fase honetako neurketak:

Helvetia Anaitasuna ABANCA Ademar Leon

Logroño La Rioja – Fraikin BM. Granollers

TROPS Malaga – Frigorificos del Morrazo

Bathco BM. Torrelavega – Bada Huesca

Recoletas At. Valladolid – REBI Balonmano Cuenca

CIVITAS BM. Guadalajara – Angel Ximenez Puente Genil

Hirugarren kanporaketa hori gainditzen duten sei taldeak maiatzaren 5etik 7ra Santanderren jokatuko den lehiaketaren azken faserako sailkatuko dira. Dagoeneko bertan izateko sailkatuta daude Barça, egungo txapeldun gisa, eta Blendio Sinfin, antolatzailea izateagatik.

Albisteak (1)

Bideoak (1)