Itxi

TENISA (AUSTRALIAKO IREKIA)

Nadal lesionatu eta Australiako Irekitik kanpo geratu da, McDonalden aurka galduta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txapelketako iazko irabazleak hiru setetan galdu du neurketa (6-4, 6-4, 7-5), bigarren jokoaren amaieratik min hartuta jokatu ondoren.

Rafa Nadal Australiari agur esaten. Argazkia: EFE

Rafa Nadal tenislari espainiarra Australiako Irekitik at geratu da asteazken honetan, Mackenzie McDonald estatubatuarraren aurka hiru setetan galdu ostean (6-4, 6-4, 7-5). Balearretako kirolariak lesionatuta jokatu du bigarren setaren amaieratik aurrera.

Hala, Nadalek, Melbourne Parken berriz ere garaipena lortzeko lehen faboritoak, medikuen laguntza eskatu du lehenengo seta galdu eta bigarrenean 5-3 azpitik zihoala. Lehendabizi, pistan bertan artatu du, ezkerreko aldakaren parean izandako arazo batengatik, eta, gerora, aldageletara alde egin behar izan du. Dena den, itzuli egin da neurketa jokatzen saiatzeko.

Tenis arloko 22 txapelketa handi bereganatu dituenak Rod Laver Arenako pistan jarraitzea lortu du, baina, agerikoa zen ezinean zebilela. Hala, ahalegindu den arren, ezin izan du lehia galtzea ekidin.

"Ezin naiz inola ere nire bizitzaz kexatu. Baina kirolari, lesioei eta une zailei dagokienez bakarrik, beste kontu bat da. Ezin dut esan une honetan ez nagoenik lur jota, gezurretan ariko nintzatekeelako", aitortu du prentsaurrekoan.

"Batzuetan amorrazioa eragiten du, eta onartzeko zaila da. Batzuetan oso nekatuta sentitzen zara lesio guzti hauengatik. Ez pentsatu atzerapausorik eman nahi dudanik, ez da hala, baina nire egungo sentsazioak txarrak dira", azaldu du tenislariak.

Albisteak (1)

Bideoak (1)