Fitxaketa
Bidasoak Esteban Salinas fitxatu du, 2025era arte
EITB MEDIA
Pibote txiletarra Irunera bueltatuko da; izan ere, 2018tik 2020rako tartean, Bidasoako jokalaria izan zen. Fraikin BM. Granollers izan da haren azken taldea, eta Eskubaloi Munduko Txapelketa jokatu berri du, Txileko selekzioarekin.
Bidasoa Irunek Esteban Salinas pibote txiletarra fitxatu du ostegunean, 2024-25 denboraldira arte, Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Salinas, hala, Irunera bueltatuko da; izan ere, 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan, Bidasoako jokalaria izan zen. Fraikin BM. Granollers izan da haren azken taldea, eta Eskubaloi Munduko Txapelketa jokatu berri du, Txileko selekzioarekin.
Salinas, Bidasoan, Rodrigo bere anaiarekin ibiliko da; hain zuzen, klubak duela gutxi berritu du, 2026ra arte, azken horren kontratua. Aurreko etapan, 48 partida jokatu zituen Bidasoarekin, eta 128 gol sartu; Munduko Kopan, Txilerekin, 23 gol egin ditu, zazpi partidatan.