Itxi

EUROPAKO LIGA

Bidasoak galdu egin du Aguas Santasen aurka, multzoko azken sailkatua (28-25)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Irungo taldeak hirugarren postuari eusten dio eta Füchse Berlin liderra hartuko du datorren astean Artelekun.

Bidasoa Irunek galdu egin du Aguas Santasen aurka. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Bidasoa Irunek pronostiko guztien aurka galdu zuen asteartean Portugalgo Aguas Santas Milaneza taldearen aurka, Europako Ligako D multzoko azken sailkatua. 28-25 galdu zuen, eta Europako Ligako etorkizuna zaildu egin zaio, oraindik hirugarren postuan jarraitzen duen multzoan.

Jacobo Cuetarak zuzentzen zuen zazpikoa oso indartsu hasi zen, defentsa itxi zuen eta goian irtenbide errazak aurkitzen zituen markagailuan hiru goleko aldearekin erraztasunez jartzeko.

Azkueri eta Rodrigo Salinasi atseden emateko bigarren unitatea sartu zen eta Bidasoa behera etorri zen, bere 6:0ean kohesioa galdu zuen eta portugaldarrei aukerak eman zizkien, azkar batean murriztu zuten alde hori (7-7).

Gauzak gehiago okertu ziren amaierarako bost minutu falta zirela Portugalgo taldeak aurrea hartu zuenean, Bidasoa ez zen aurkitzen, hala ere atsedenaldian norgehiagoka berdinduta uzten asmatu zuten (14-14).

Harbaoui tunisiarra bidasoatarren atea defendatzen jarri zen eta Portugaleko taldeari lanak nabarmen zaildu zitzaizkion. Behin eta berriz jaurti zuten eta sei minutuz ez zuten golik sartu, baina Irungo taldeak ez zuen markagailuan ihes egiteko aprobetxatu.

Partida zaildu egin zen azken laurdenean, gipuzkoarrak Aguas Santasen menpe geratu ziren, ideiak eta indarrak agortu zitzaizkien, eta aukerarik gabe geratu ziren erasoan geldiezin zegoen Portugalgo taldearen aurka.

 

Fitxa teknikoa:

28 - Aguas Santas Milaneza: Carvalho, Lopes, Vilhena (7), Calado (4, 3 penaltiz), Martins, Morais (6), Marinho, Oliveira, Vasconcelos (1), Vinhas, Reis (2), Magalhaes (6), Coutinho, Pereira, Aires Moreira (1), Costa (1).

25 - Bidasoa Irun: Jakub (Harbaoui), Zabala (2), Azkue (1 penaltiz), Mitic (3), Cavero, (4, 1 penaltiz) Aginagalde, Matheus da Silva (1), Rodrigo Salinas (2), Dariel García (4), Furundarena, Ugarte (2), Gorka Nieto (3), Víctor Rodríguez (2), Julen Mujika, Pedro Pacheco (1).

Markagailua bost minuturo: 3-4; 3-6; 6-7; 9-10; 12-12; 14-14 -atsedenaldia- 14-16; 16-16; 19-19; 23.22; 26-23; 28-25.

Epailea: Peter Horvath eta Balazs Marton (Hungaria). Calado, Oliveira (2), Vasconcelos, Martins, Mitic, Matheus da Silva, Dariel, Víctor Rodríguez eta Cavero kanporatu dituzte.

Albisteak (4)