AZPEITIAN
Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia
I. G. | EITB MEDIA
Nafarra seigarren postuan sailkatu zen finalerako, baina bertan berea izan da denborarik onena, txapela bereganatuz. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eneko Saralegi garaile atera da igande honetan Azpeitian jokatu den II. Euskal Duatloian. Nafarra seigarren postuan sailkatu zen finalerako, baina bertan berea izan da denborarik onena, txapela bereganatuz. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
Hiru erronka gainditu behar izan dituzte: hasteko, 45 ontzako lau enbor moztu behar izan dituzte, enborrak lurrean zeudela, gero, 4 kilometro egin behar izan dituzte korrika (40 itzuli plazari) eta azkenik neurri berdineko beste lau enbor moztu behar izan dituzte hauek zutik zeudelarik.
Lehenengo txandan Eneko Saralegi, Suharri Rodriguez eta Xabier Zaldua lehiatu dira. Saralegi izan da lehen proba gainditu eta korrika hasi den lehena, Zaldua atzetik irten delarik 30 segundoko tartearekin.
Hala ere, Rodriguez arin aritu da korrika eta Zaldua aurreratu du oso erritmo onean, baina irabazitako tartea ez zaio nahikoa izan azken enborretan Saralegi gainditzeko. Hala, Saralegi nagusitu da 30 minutu eta 35 segundoko denborarekin, Rodriguezi 2:54 minutuko tartea ateraz eta 5:44koa Zalduari.
Bigarren txandan Oier Kañamares, Ibai Soroa eta Arkaitz Jauregi lehiatu dira. Kañamaresek eta Soroak parez-pare bukatu dute lehen enborrekin eta batera irten dira lasterka; Jauregirik lan gehiago kostatu zaio.
Kañamares pixka bat atzean geratu da korrika eta Soroa izan da berriz aizkora hartzen lehena. Ez du denborarik onena lortu, baina bai aurreko txandan Rodriguezek egindakoa gainditzea, finaleko bigarren postua lortuz 32:36ko denborarekin. Jauregi izan da txandako bigarrena eta Kañamares hirugarren.
SAILKAPEN NAGUSIA
II. Euskal Duatloiko sailkapena