Wimbledon
Federer eta Djokovic bigarren kanporaketa jokatzeko sailkatu dira
Erredakzioa
Suitzako tenislariak Albert Ramos espainiarra 6-1, 6-1 eta 6-1 hartu du mendean. Serbiarrak Juan Carlos Ferrero gainditu du, 6-3, 6-3 eta 6-1.
Roger Federer tenislari suitzarrak iragarpenak bete eta Wimbledoneko bigarren kanporaketa jokatzeko sailkapena lortu du Albert Ramos espainiarrari 6-1, 6-1 eta 6-1 irabazita. Neurketak ordubete eta 19 minutuko iraupena izan du.
All England Cluben zazpigarren garaipena lortu nahi du suitzarrak eta hiru joko baino ez ditu galdu gaur. Lehen minututik bere joko azkarra eta zehatza inposatu du Federerrek.
Bestalde, Novak Djokovic egungo txapeldunak Juan Carlos Ferrero espainiarra 6-3, 6-3 eta 6-1 gainditu du, ordubete eta 38 minututan.
Wimbledonen parte hartu duen zortzi edizioetan ez da sekula lehen kanporaketan etxera joan Djokovic. Lehen minututik bere erasoko jokoa inposatu du serbiarrak eta hirugarren setean nagusi izan da pista osoan.
Roger Federer tenislari suitzarrak iragarpenak bete eta Wimbledoneko bigarren kanporaketa jokatzeko sailkapena lortu du Albert Ramos espainiarrari 6-1, 6-1 eta 6-1 irabazita. Neurketak ordubete eta 19 minutuko iraupena izan du.All England Cluben zazpigarren garaipena lortu nahi du suitzarrak eta hiru joko baino ez ditu galdu gaur. Lehen minututik bere joko azkarra eta zehatza inposatu du Federerrek.Bestalde, Novak Djokovic egungo txapeldunak Juan Carlos Ferrero espainiarra 6-3, 6-3 eta 6-1 gainditu du, ordubete eta 38 minututan.Wimbledonen parte hartu duen zortzi edizioetan ez da sekula lehen kanporaketan etxera joan Djokovic. Lehen minututik bere erasoko jokoa inposatu du serbiarrak eta hirugarren setean nagusi izan da pista osoan.