Balentria
Iñigo Cervantes gipuzkoarrak partida bat irabazi du Wimbledonen
Erredakzioa
Flavio Cipolla 2-6, 6-7, 6-3, 6-2 eta 6-1 gainditu du eta bigarren kanporaketan Mikhail Youzhny errusiarraren aurka jokatuko du.
Iñigo Cervantes tenislari gipuzkoarrak bigarren kanporaketarako txartela eskuratu du Wimbledonen, Italiako Flavio Cipolla 2-6, 6-7, 6-3, 6-2 eta 6-1 mendean hartuta.
Grand Slameko partida bat irabazten duen aurreneko gipuzkoarra da Cervantes. Hurrengo kanporaketan Mikhail Youzhny errusiarraren aurka jokatuko du, munduko 34. postuan dagoen tenislariaren aurka, hain zuzen ere.