Itxi

KIROL EGOKITUA

Irati Idiakez, munduko txapeldunorde Snowboardeko Munduko Txapelketan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Getariako kirolariak Monika Kotzian poloniarraren atzetik eta Darian Haynes estatubatuarraren aurretik bukatu du finala, La Molinan (Girona) jokatzen ari diren txapelketetan.

Orati idiakez, con su medalla. Foto: @FEDEDDF

Irati Idiakez gipuzkoarrak zilarrezko domina eskuratu du larunbat honetan snowboard egokituko Munduko Txapelketetako krosseko finalean. Getariarrak Monika Kotzian (800 puntu) poloniarraren atzetik bukatu du finala, La Molinako (Girona) eski estazioan martxoaren 8tik 17ra jokatzen ari diren txapelketetan.

Nahiz eta finalerdietako denborarik onena berea izan,  Idiakezek ezin izan du garaipena eskuratu, eta 522 punturekin amaitu du. SB-UL kategoriako podiuma (besoei eragiten dieten gorputz-adarretako desgaitasuna) Darian Haynes estatubatuarrak osatu du (273 puntu).

Gaurko dominaz gain, Idiakezek dagoeneko baditu aurretik bere palmaresean beste zenbait lorpen ere, besteak beste, iaz Lillehammerren (Norvegia) lortutako munduko snowboardeko bi azpitxapelketa, baita 2021ean zirkuituko kirolari onenaren Kristalezko Globoa ere.

Albisteak (4)