Boxeoa
Andoni Gago, galtzaile Cristobal Lorenteren aurkako borrokaldian
EITB Media
Boxeolari bizkaitarrak galdu egin du kataluniarraren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du luma-pisuko Europar Batasuneko titulua bereganatu. Lorentek KO Teknikoz irabazi du, hirugarren roundean.
Andoni Gagok galdu egin zuen Cristobal Lorenteren aurkako borrokaldia martxoaren 11n Bartzelonan, eta ezin izan zuen pisu-lumako Europar Batasuneko titulua bereganatu. Ondorioz, boxeolari kataluniarra da txapelduna, bizkaitarra mendean hartuta hiru roundetan.
Lehen rounda parekatua izan zen, baina bigarrenean nagusi izan zen Lorente. Bartzelonako boxeolariak eta ebakia eragin zion eskuin begi inguruan. Hala ere, borrokaldia hirugarren roundean erabaki zen; Gagok arriskatu egin zuen, eta kontraeraso batean Lorentek emandako kolpeak Gago lurrera jauztea eragin zuen. Orduantxe eten zuen borrokaldia epaileak, eta Cristobal Lorentek irabazi zuen KO Teknikoz.