Kargatzen...
Itxi

Snowboarda

Lucas Eguibar, Munduko Kopako sailkapeneko lidertzan Sierra Nevadako azken proba bigarren amaituta

EITB Media

Leer en Castellano

Donostiarra bigarren izan da Sierra Nevadako bigarren eta azken proban eta Munduko Kopako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da. Bezperan garaipena lortu zuen Eguibarrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lucas Eguibar da snowboardeko boardercroseeko Munduko Kopako lider berria, igande honetan, martxoaren 12an, Sierra Nevadan jokatutako azken proba bigarren amaitu ostean.

Kalle Koblet suitzarra izan da garailea, Eguibar bigarrena eta Loan Bozzolo italiarra hirugarrena. Bezperan, Lucas Eguibarrek bereganatu zuen garaipena.

Sierra Nevadan azken proba irabazi ez arren, Lucas Eguibar bikain ibili da asteburuan, eta lortutako emaitza onek Munduko Kopako sailkapen nagusiko lehen posturaino eraman dute.

Albisteak (1)

Bideoak (1)