Itxi

Sariak

Jon Rahmek eta Alexia Putellasek jasoko dituzte 2021eko Espainiako Kirol Sari Nazionalak

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

2021ean bizkaitarrak golfeko jokalari profesionalen munduko sailkapeneko lehen postua lortu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Irekiko irabazlea izan zen eta bigarren postuan amaitu zuen Zozo Championshipa.

Jon Rahm, 2021eko AEBko Irekiko txapeldunaren garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Jon Rahm golfeko jokalari bizkaitarrak eta Alexia Puetllas Bartzelona taldeko jokalariak jasoko dituzte 2021eko Espainiako Kirol Sari Nazionalak. Hala jakinarazi du asteazken honetan, martxoaren 22an, Kirol Kontseilu Nagusiak.

2021ean Rahmek golfeko jokalari profesionalen munduko sailkapeneko lehen postua eskuratu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen eta bigarren izan zen Zozo Championshipean.

Bestalde, Alexia Putellasek Barçarekin irabazi zituen Txapeldunen Liga, Liga eta Erreginaren Kopa; gainera, munduko jokalari onenaren FIFAren 'The Best' saria ere jaso zuen.

Sari-banaketa apirilaren 18an egingo da Pardoko errege-etxean.

 

 

Albisteak (3)