Itxi

GOLFA | AUGUSTAKO MASTERSA

Eguraldi txarrak lehiaketa eten du Augustako Mastersean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eguraldi txarra espero zen ostiral honetan, eta, goizean egoera onean egon ondoren, haizea eta hodei ilunak agertu dira. Ondorioz, atzeratu egin behar izan da lehiaketa.

Eguraldi txarra espero zen ostiral honetarako.. Argazkia: EFE

Eguraldi txarra dela eta lehiaketa eten behar izan dute ostiral honetan Augustako Masterseko bigarren jardunaldian.

Brooks Koepka izan da bere erronda bukatu ahal izan duen bakarra osteguneko liderren artean, eta Jon Rahm euskaldunak eta Viktor Hovland norvegiarrak gelditu egin behar izan dute ibilbidearen erdia egin baino lehen.

Etena iragartzen zuen bozina Rahm zazpigarren zuloan zegoenean entzun da, aurreko seietan parra sinatu ondoren, akatsik gabe. Minutu batzuen ondoren, berriro ekin diote jokoari, baina eguraldiak txarrera egitean berriro etetera behartu ditu.

Barrikakoak kolider hasi du bigarren jardunaldia, osteguneko -7ko emaitza bikainaren ondoren, eta bogey bikoitz batekin hasi du.

Rahmek -9ko metatua zuen bederatzigarren zuloan, Koepkatik hirura, eta Hovlandek hamargarren zuloan utzi du bere erronda, -6 guztira.

Hovlandek zazpigarren zuloan utzi du erronda, parraren gainetik kolpe batera bat zihoala.

Eguraldi txarra espero zen ostiral honetan, eta, goizean egoera onean egon ondoren, haizea eta hodei ilunak agertu dira. Ondorioz, atzeratu egin behar izan da lehiaketa.

Haizeak zuhaitz batzuk bota ditu, zauriturik gabe

Haize bortitzak zuhaitz batzuk erortzea eragin du Augustan, baina ez da zauriturik izan.

Zuhaitzen erorketa, gutxienez hiru, 17. zuloaren inguruan gertatu da, euri eta haize ekaitz baten ondorioz.

Ez da zalerik ez jokalaririk zauritu, Estatu Batuetako hedabideek jakinarazi dutenez.

Albisteak (7)