Golfa
Rahm, Koepka liderrarekiko bi kolpera Augustako Masterseko hirugarren jardunaldia amaituta
EITB Media
Jon Rahm euskal golf jokalariak ezin izan du murriztu Brooks Koepkarekiko bi kolpeko desabantaila apirilaren 8an atzeratutako eta hilaren 9an berrabiarazitako hirugarren jardunaldian.
Brooks Koepkak lidertzari eutsi dio Agustako Mastersean igande honetan, apirilaren 9an, amaitutako hirugarren jardunaldiaren ostean. Jon Rahm euskal jokalaria bigarren da txapelketako sailkapenean, liderrarekiko bi kolpera.
Apirilaren 9an amaitu behar izan dute golfistek bezperan eguraldi txarraren ondorioz bertan behera geratutako jardunaldia, eta laugarrena igande honetan bertan jokatuko da Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) arratsaldean.
Hirugarren jardunaldia 73 kolpeko txartelarekin amaitu dute Koepkak eta Rahmek; hau da, bat zelaiaren parearen gainetik. Biek ala biek eguraldi txarrari aurre egin, eta baldintza klimatiko oso kaskarretan jokatu behar izan dute.
Eguneko onena Viktor Hovland izan da -2ko txartelarekin, eta norvegiarra Rahmekiko kolpe bakarrera dago orain.