HALTEROFILIA
Garoa Martinez 8. izan da Europako txapelketan, eta marka berria ezarri du bi kolpetan
BASQUE TEAM | EITB MEDIA
Bermeotarrak 112 kilo altxatu ditu bi kolpetan, eta Espainiako marka hobetu du.
Garoa Martinezek 8. postua eskuratu du Erevanen (Armenia) jokatu den Europako halterofilia txapelketan. 64 kilo baino gutxiagoko kategorian, bermeotarrak 90 kilo altxatu ditu kolpe batean, eta 112 kilo, berriz, bi kolpetan, eta Espainiako errekorra hobetu du horrela, guztira 202 kilo altxatu baititu.
Europako txapelketa Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko baliagarriak diren zazpi lehiaketetatik bigarrena da. 2023 eta 2024ko Europako txapelketak, 2022 eta 2023ko Munduko txapelketak, 2024ko apirileko Munduko Kopa eta 2023ko Grand Prix I eta II txapelketak dira 2024ko Jokoetarako puntuak ematen dituztenak.