Itxi

ERREGINAREN KOPA

Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi du Granollers garaituta (31-25)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiarrak jokoaren jaun eta jabe egin dira intentsitate handiz jositako partida batean txapelketa bereganatzeko katalanen aurka sei goleko diferentziagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Super Amara Bera Bera 2023ko Erreginaren Kopako txapeldun bihurtu da igande honetan Granollersen aurka Malagan jokatutako finalean 31-25 irabazita.

Partida oso berdinduta hasi da, bi taldeak erasora begira zeudelarik markagailuan aurretik jartzeko. Kataluniarrak izan dira gola sartzen lehenak, eta haien atzetik lehiatzea tokatu zaie donostiarrei.

Hala ere, ordu laurden igarota, Bera Bera jokoan nabarmentzen hasi da, eta, markagailua 5-5 parekatu ondoren, 6-5 aurreratu da. Momentu horretatik aurrera, abantaila txiki bat lortu du, golak sartzeko trebetasuna erakusteaz gain, aurkaria ate aurrean gelditzeko gai izan baita. Horretan zerikusi handia izan du Alice Fernandes atezainak, Kopako aurreko partidetan egin bezala, Granollersen hainbat saiakera zapuztu baititu (13-9).

Minutuek aurrera egin ahala, hasierako berdintasuna itzuli da berriz, baina ordurako Bera Berak koltxoi txiki bat zeukan eskuratuta, atsedenaldira aurretik joatea ahalbidetu diona (16-11).

Bigarren zatian, txapeldunak partida ahalik eta azkarren ixten saiatu dira. Hala ere, katalanek emozioa eman diote partidari, markagailuko aldea zazpi goletik hirura jaitsi baitute partida bukatzeko 10 minutu falta zirenean.

Une erabakigarrienean, baina, berriz agertu da Alice Fernandez, eta 14 geldiketa eginez, lana defentsatik hasita lagundu dio bere taldeari, lau urte geroago Kopa altxatzeko.

Granollersek ezin izan dio aurre egin Bera Beraren abiadurari eta sendotasunari.

Albisteak (2)

Bideoak (3)