Bosgarren titulua
Serena Williamsek Wimbledoneko titulua lortu du
Erredakzioa
Estatubatuako tenislariak Agnieszka Radwanska poloniarra 6-1, 5-7 eta 6-2 gainditu du. Williamsek Londreseko belarreko bere bosgarren titulua lortu du.
Serena Williams estatubaturrak Agnieszka Radwanska poloniarra 6-1, 5-7 eta 6-2 gainditu du Wimbledoneko finalean. Partidak bi ordu eta bi minutuko iraupena izan du, eta Williamseko All England Clubeko bere bosgarren titulua lortu du.
Estatubatuarra Agnieszka Radwanska baino gehiago izan da Londresko belarrean. Poloniako tenislariak ezin izan du eroso jokatu, eta Williamsek garaipen aparta eskuratu du.