Golfa
Rahm +6rekin iritsiko da PGA Txapelketako azken egunera, larunbat honetan 72ko txartela (+2) sinatu ondoren
Agentziak | EITB Media
Egun txarra bizi izan du berriro euripean, sei bogeyk zapuztutako lau birdierekin. Scottie Scheffler estatubatuarra da txapelketako liderra, -5eko txartelarekin.
Jon Rahm euskal golf jokalariak 72 kolpeko (+2) txartela sinatu du larunbat honetan, Rochesterreko (New York, AEB) Oak Hill klubean jokatzen ari den PGA Txapelketan.
Lehen egunean 76ko (+6) eta bigarren egunean 68ko (-2) txartelak sinatu ondoren, jardunaldi txarra bizi izan du berriro larunbat honetan, euripean, sei bogeyk zapuztutako lau birdierekin.
Scottie Scheffler estatubatuarra da txapelketako liderra, -5eko txartelarekin.